{"product_id":"9788491090571","title":"Literatura Unibertsala - Batxilergoa 1. Batzuk (Erein Argitaletxea, S.A.) 9788491090571","description":"_x0093_Literatura unibertsala_x0094_ Batxilergoko lehen urteko hautazko irakasgairako prestatu dugun liburu honek hiru helburu nagusi dauzka: literatura unibertsalaren bilakaera oparo eta ulergarria eskaini; mugimendu horiek ondo aukeratutako testu antologia egoki eta atseginez hornitu; eta testu antología horretaz baliatzeko galdera, iradokizun eta jarduera didaktiko ugari proposatu. Horregatik guztiagatik, tresna lagungarria izan nahiko luke liburu honek, bai irakasleak literatura unibertsalaren nondik-norakoak azaltzeko, baita ikasle gazteak ulertu eta irakurtzera bultzatzeko ere.\n\tLiteraturaren irakaskuntzan gaur egun indarrean dagoen metodologia geure eginez, disziplinen arteko harremanak azaleratu ditugu, zinemari,musikari, pinturari edo zientziari erreferentziak eginez, besteak beste. Euskal literaturaren erreferentziak ere aurkituko ditu irakurleak han eta hemen.\n\tBeraz, liburuaren oinarrian bi asmo biltzen dira: literaturaren ikuspegi sendoa eskaintzea, hau da, literatura dokumentu kultural eta historikotzat hartzen duena, eta aldi berean, irakurzaletasuna sustatzeko ahalegin atsegina gertatzea. Bi alderdiok ondo ezkontzen dira liburuan, eta erraz asmatuko du irakasleak une bakoitzean komeni diren baliabide eta iradokizunak proposatzen: testu hau aukeratu eta beste hura ez, jarduera didaktiko honek ikasleak beste hark baino ziurrago akuilatuko dituela ikusi, honako erreferentzia gunea gertuago legokeela ikasleengandik...\n\tBihoakizu, beraz, liburu antzera luzatzen dizugun irakurketa proposamen hau. Seguru gaude, zuk ere aurkituko dituzula hasieratik liluratuko zaituzten idazle eta obrak.\n\u003ch2\u003eFicha tecnica\u003c\/h2\u003e\n\u003ctable\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eISBN-13\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003e9788491090571\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eTitulo\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003eLiteratura Unibertsala - Batxilergoa 1\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eAutor\/a\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003eBatzuk\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eEditorial\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003eErein Argitaletxea, S.A.\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eIdioma\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003ebaq\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eEncuadernacion\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003eTapa blanda\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003ePaginas\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003e360.0\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eFormato\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003e28.0 x 21.0 cm\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eAno de edicion\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003e2016.0\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003ctr\u003e\n\u003cth\u003eFecha de publicacion\u003c\/th\u003e\n\u003ctd\u003e2016-07-14 00:00:00\u003c\/td\u003e\n\u003c\/tr\u003e\n\u003c\/table\u003e","brand":"Erein Argitaletxea, S.A.","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":59936981778766,"sku":"9788491090571","price":42.0,"currency_code":"EUR","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/0412\/8810\/6135\/files\/irudia_26ee9662-4f0a-4917-947d-9cb4ef5569c9.jpg?v=1781980863","url":"https:\/\/www.papeleriadelpaseo.com\/products\/9788491090571","provider":"Librería Papelería El Paseo","version":"1.0","type":"link"}